2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

KIROLAZ HAZI eta HEZI (Igor Arenaza)

Guraso agurgarri hori:

Telmo Deun Guraso Elkarteak, eta Zumaiako Futbol Taldeak,  datorren abenduaren 12an arratsaldeko 18:30etan, Institutoko eraikineko Ekitaldi Aretoan hurrengo hitzaldia antolatu du:  

Kirolaz Hazi eta Hezi.

Hizlaria futbolari profesionala izandako Igor Arenaza izango da. Momentu honetan Igor Arenaza Aretxabaleta futbol taldeko koordinatzailea da eta Eskua egitasmoa martxan jarri du Debagoienako herrietako futbol taldeetan. 
Beretzako futbolak eta kirolak orokorrean haurren heziketan duen garrantzia ez dator bat futbol zelai eta Eskola Kiroleko jolastoki gehienetan entrenatzaile eta gurasoek erakusten duten jarrerarekin.

Zuen partaidetza eskertuz
Telmo Deun Guraso Elkartea


=====================================
Estimados padres
La asociacion de padres Telmo Deun, ha organizado junto con el club de futbol Zumaiako Taldea, una charla para el proximo 12 de Diciembre a las 18:30 en el Salon de Actos del Instituto:

CRECER Y EDUCAR EN EL DEPORTE (en euskera)

El ponente será el exjugador profesional Igor Arenaza. En este momento, Igor Areneza es el coordinador del club de futbol Aretxabaleta, y ha puesto en marcha este proyecto en los clubs de futbol de la comarca del Deba. 
Para él, el futbol y los deportes en general, no van de la mano con la educacion de los niños, en cuanto al comportamiento que entrenadores y padres demuestran en los campos de juego. 

Esperando vuestra asistencia, 

Asociación de padres Telmo Deun.

2013(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

CIBERBULLYNG HITZALDIAK (Azaroa 21 eta 28)

ZHEko Institutuko Guraso Elkarteak antolatu dituen bi hitzaldiren (euskeraz) berri eman nahi dizugu. Bietan gaur egungo gai interesgarri bat jorratuko da: CIBERBULLYNG.

Bi saioak Sagarbide eraikinean izango dira Batzar Aretoan arratsaldeko 18:30etan, bakoitzak bi orduko iraupena izango duelarik.

Azaroaren 21ean: “Guri ez endredatzea”. Teknologia berrien bidez harreman osasuntsuak sustatzea izango da gai nagusia eta sare sozialen erabilpen eta gehiegikeria, arriskuak prebenitu, guraso kontrola etab. gaitasunak aztertuko dira.

Azaroaren 28an: “Facebook, tuenti...zer jakin behar dugu sare sozialei buruz?”. Zer diren sare sozialak eta nolakoa den hauen funtzionamendua izango da gai nagusia eta bertan, sare sozialaren kontzeptua, aurkezpena eta pribatutasuna, arrisku eta aukerak, babesa eta konfiantza gaitasunak aztertuko dira.

Zuen gustokoa izango delakoan eta bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat.

Guraso Elkartea
ZHE Institutua