2013(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

CIBERBULLYNG HITZALDIAK (Azaroa 21 eta 28)

ZHEko Institutuko Guraso Elkarteak antolatu dituen bi hitzaldiren (euskeraz) berri eman nahi dizugu. Bietan gaur egungo gai interesgarri bat jorratuko da: CIBERBULLYNG.

Bi saioak Sagarbide eraikinean izango dira Batzar Aretoan arratsaldeko 18:30etan, bakoitzak bi orduko iraupena izango duelarik.

Azaroaren 21ean: “Guri ez endredatzea”. Teknologia berrien bidez harreman osasuntsuak sustatzea izango da gai nagusia eta sare sozialen erabilpen eta gehiegikeria, arriskuak prebenitu, guraso kontrola etab. gaitasunak aztertuko dira.

Azaroaren 28an: “Facebook, tuenti...zer jakin behar dugu sare sozialei buruz?”. Zer diren sare sozialak eta nolakoa den hauen funtzionamendua izango da gai nagusia eta bertan, sare sozialaren kontzeptua, aurkezpena eta pribatutasuna, arrisku eta aukerak, babesa eta konfiantza gaitasunak aztertuko dira.

Zuen gustokoa izango delakoan eta bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat.

Guraso Elkartea
ZHE Institutua